XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), erraldoiaren joko-arauak onartu eta haren bromekin barre egin, ez zuen beste irtenbiderik.

Baina benetan ote ziren haiek bromak? Bere jan-gogoa zirikatzeko ere egin bait zezakeen guzti hura, janariaz hitz eginez eta hitz eginez!.

Esaten ari nintzen bezala jarraitu zuen erraldoiak, leka-gizaki bakoitzak bere zapore berezia du.

Panamakoek, adibidez, pana zaporea dute.

Pana zaporea? Zergatik? itaundu zion Sophiek.

- Ai panAma maitea! Zu ez zara oso azkarra esan zion erraldoiak, bere belarri handiei batera eta bestera eraginez.

- Gizakiak argiak zirela uste ez nuen ba! Baina zure burua hutsik dago, saski hutsaren hutsa baino hutsago .

Gustatzen al zaizkizu barazkiak? galdetu zion Sophiek, elkarrizketa hain arriskutsuak ez ziren janarien inguruetara bideratu nahian.

- Zuk beste gai bati heldu nahi diozu! esan zion erraldoiak lehorki.

Leka-gizakien zaporeaz ari ginen, eta gai hori oso interesgarria zen, ezta? Leka-gizakia ez da barazki mota bat gainera!.

Baina lekak bai, badira! ihardetsi zion Sophiek.

- Leka-gizakia ez ordea, ez horixe! bereari eutsi zion erraldoiak.

- Izan ere leka-gizakiak bi hanka didu, eta barazkiek, berriz, ez dude hankarik ".

Sophiek hantxe utzi zuen eztabaida, ez bait zitzaion erraldoia haserreraztea komeni.

Leka-gizakiak milioika eta bilioika zapore desberdin izan ditzake jarraitu zuen erraldoiak .

- Galesko lekagizakiak, esate baterako, italiarra ez izan arren pizza zaporea du, beti piza-galez egoten bait da...

Baina gauza bat piza da eta beste bat pizza, erantzun zion Sophiek.